EGUZKITAN BERO
Eguzkitan bero
Ez dakizu, baina esna ere egin dut amets zurekin
Zure begirada kale kantoia hartan galdu nuenetik
Nire udaberrien jabe izan zara beti
Orain, berriz, ilatgipean zabiltza jolasti.
Ausartuko ote naiz zure beso misteriotsuetan
murgiltzen, hunkitzen?
Eguzkiaren ferekak erreko nauen beldur
Itzalean bihotza izoztuko ote zaigu?
Ausartuko ote naiz zure beso misteriotsuetan
murgiltzen, hunkitzen, izu hau astintzen.
Eguzkitan bero, itzalean hotza
Eguzkitan bero, itzalean hotza
Ez naiz ausartzen, ez badut hartzen aurrea,airea...
Tatuatuak ditut ariman gure sekretu ilunenak
Zure larruazal finaren mapan ezkutatzen direnak.
Haran ederretatik mendi gailurretara
haitzulo sakonetetan ere hondoratu naiz
Ausartuko ote naiz zure bide misteriotsuetan
murgiltzen, hunkitzen?
Eguzkitan bero, itzalean hotza
Eguzkitan bero, itzalean hotza
Writer/s: IÑAKI LAZCANO ARRILLAGA, XABIER CAMARERO BADIOLA