KALEAK GUREAK IZANGO DIRA
Gaur goizean libre esnatu naiz
Itzalen artean ez dut bizi nahi
Amesgaiztoak urratu ditut
Otsoen aurrean, bihotz ospelen bulebarrean
Hik ez dun ezer ulertu eta nik ezin azaldu
Gaur goizean libre esnatu naiz
Galdutako trenen nasan nago zain
Sentimenduak askatu ditut
Taupaden magalean gau triste
honen otzadarrean
Hik ez duk ezer ulertu eta nik ezin azaldu
Neu naiz gaitz guztien sortzailea
Heu haiz argia
Kaleak gureak izango dira
Bihotzaren distirak kiskaltzen gaituenean
Gaur goizean libre esnatu naiz...
Neu naiz galtz guztien sortzailea...
Writer/s: IÑAKI LAZCANO ARRILLAGA, XABIER CAMARERO BADIOLA