Txoria txori


Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo

Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango

eta nik...
txoria nuen maite


Writer/s: Joxean Artze, Mikel Laboa